XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LUKUZE'KO -
1425'etik 35'erako bitartean agramontesak eta Lukuzetarrok, Joanes de Foix bitarteko genuela, egin geniken hamar urteko bake-aldia ere etziken errespetatu. Noiz-nahi, bere gizataldeek nire jendea hiltzen, bazterrak sakailtzen, etxeak sutzen, emakumeak galtzen ziarduten. Bake-ituna amaituz gero, gure etsaigoa biziago eta gordiñago billakatu duk, eta elkarrenganako gorrotoa eta odol-egarria duk gutarteko bizilege bakarra.
BERTRAND - Ulertzen dizut... Baiña, ene aitak eta nik ez dizugu sekula kalterik egin. Ez ditugu zure barrutiak ankaperatu eta sakaildu, ez dugu zure eremuetan burdiñazko heriotzarik egin...
LUKUZE'KO - Egia diok, baiña, hala ere, burua lehengo lepotik zeukat. Zuek, adiskidego tratuaz lotuak zaudete nire etsaiarekin, eta nire etsaiaren adiskide dena, ene etsaia duk.
BERTRAND - Eta Grazian Gramont'ekin dugun alkar-laguntasun tratua hautsiko bagenu, aginduko ahal zenidake zure alabaren eskua?